Testua:Q1283

Revision as of 12:22, 8 November 2024 by DavidL (talk | contribs) (Created page with "Wikisource-ko bertsioa, 2024ko azaroak 8an hemendik deskargatua: https://eu.wikisource.org/wiki/Azkoitiko_Sermoia = Azkoitiko Sermoia = Azcoitico Parroquian 1737. urtean. Virgiñaren icenaren egunean Stabat iuxta crucem Jesu Mater eius. Joan. 19. Ceruco amabi signoetatic iraillean, gauden ill onetan oi degu Libra, edo balanza deritzan izar pilla bat (alacoai derizte Signoac Ceruan); hipuynac diote, ecen beiñ batean Justiciac lurrean lecuric arquitzen etzeuala, gogaitu...")
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)

Wikisource-ko bertsioa, 2024ko azaroak 8an hemendik deskargatua: https://eu.wikisource.org/wiki/Azkoitiko_Sermoia

Azkoitiko Sermoia

Azcoitico Parroquian 1737. urtean. Virgiñaren icenaren egunean

Stabat iuxta crucem Jesu Mater eius. Joan. 19.

Ceruco amabi signoetatic iraillean, gauden ill onetan oi degu Libra, edo balanza deritzan izar pilla bat (alacoai derizte Signoac Ceruan); hipuynac diote, ecen beiñ batean Justiciac lurrean lecuric arquitzen etzeuala, gogaitu ta igues igo zala cerura, ta ifiñi ceuala bere vicitza balanzaren echean. Vstecabea dirudi onec; baña da gauza bat egungo euanjelioac dionari ederqui dagocana. Esatendigu, Virgiña guciz santea dagoala zutic gurutzearen ondoan, stabat iuxta crucem Jesu mater eius: ta Eleizac dionez, gurutzea da bere beso biaquin balanza bat, ceñean pisatu zan Christoren gorputza, beata, cuius brachiis pretium pependit saeculi statera facta corporis, tulitque praedam tartari (in hymno). Alde bata pecatuaz beteric, infernuraño jachia cegoan, artan guendela Adanen hume guztioc. Etzan guizonen artean lurrean, ez eta ceruan aingueruen artean, hura jasotzeco diña pisuric, ta indarric: ain da astun, ta icaragarri pecatua. Argatic Jaincoaren semea, guc ecer mereci ez guenduela, guizon eguin, ta jarri zan balanzaren beste aldetic: eta nola cecartzien Jaincoaren indar guciac, jaso guinduen ceruraño, gueuntzan leicetic, jaisten, ta ondatzen ceuala bere burua, il ta lurperatu zanean. Artaraco bada nere iritzian dago Virgiña gurutzearen ondoan zutic, balanza au escuetan deuala; icusi daguigun Adanen humeac, nolaco Justicia eguiten dan, ez pecatarietan, bai gure pecatuac bere contura artu cituan batean, bai Jaungoico-guizon, pecatu bagueco, Virgiñaren seme bacarrean. Gaur bada hitzeguin beardegu, Calvarioan ta gurutzearen ondoan bagueunde bezala, balanza au bere escutic quentzen diogula Virgiñari, ta artzen deuala bacoitzac bere escuan, pisatzeco aldebatetic Virgiñaren miñac, ta samiñac, damuac ta doloreac, bestetic gueren ajolacabea, ta ardurabaguea, eta cein esquer gaistocoac gueraden.

Cer da au, esango dit norbaitec, Virgiña orrec icenic ezteu, beiñ bederic aitatzeco? eranzungo digot, gaur bear guenduela icen orren eguna: baña ez egunic idorotzen dedala, ez eta Virgiñaren icenic gaurco euangelioan. Berriz ez bide dira ondo elcar aditzen Virgiñaren icena, ta Virgiñaren doloreac, eta orregatic alde eraguiten zaca gaur icenari. Nic esango det cer dan. Virgiñari deritza Maria, ta icen au da alde batetic ezti, gozoa, ta adierazotzen digu Jaungoicoaren ama bere aunditasun, ta doaiñ guciaquin: bestetic da miñ, garratza, ta adierazotzen diauzcu Virgiñaren doloreac, cergatic aimbat da Maria edo itsaso miña: baña cerez mindua, ezpada oñacez, atsecabez, damuz? Orain bada ezti gozoa dan bezanbat, camporatzen degu gaur Virgiñaren icen au: miña ta garratza dan bezan bat, betor, ta bego: eztagoca besteric gaurco egunari. Aldera gaquizquion bada gurutzeari, ta Maria Virgiñari.

Baña cer da hori Virgiña guciz santea? cer esan nai digu zeure aurpeguiera damugarri orrec? Cerentzat dezu soñeco gaua dirudien hori? Cer eguin da zeure beguien gozoa? nora joan da zeure arpeguico edertasuna? non ezcutatu da zeure colorearen naste churigorri preciatu hura, edo nola dago aiñ itsusqui ubelduric? Oraindaño esan oi cideen, zeu ciñala araco ceruan beiñ batean aguertu zan señale aundia, izarrez burua, illarguiaz oñac, ta gorputz gucia eguzquiaz janci, ta ederturic ceucana. Eta badacust, utseguin ceueela. Ezperen non cerate esquer gaistoco izarrac? Oi eta atera albaneguiz beren lecutic, Señora oni beardanezco coroe bat eguiteco! Non cera, Cinthia, illargui aldagarria? Oi eta albanegui oñazpicotzat ezarri aren oñazpietan! Non ote zabiltza oraingoan bederic ezaguera bagueco eguzqui itsua? Oi eta zeure argui-errañuetatic epaqui albaneguio gueure Ama mindun oni manturic ederrena! Orrela egon bear deu Virginaric gozoena, miñez, damuz, ezpataz ene biotza josiric?

Eta Ama maitea, atozea, non da zeure aurra, Jaungoicoa dan hume chucun, polit hura? eztaucazu besoetan, eztaramazu escutic, eztezu alboan, ez beguien aurrean. Non da zeure seme bacarra? non zeure argui, zeure asnase, zeure bicia? Ote da gurutzean dagoan gorputz itsusi beztu hura? Oi eta hori orrela baldin bada, cein ur, ta samur jarioco zaizcan negarrac bere beguietatic gueure erreguiñari! ô mocadera, lienzo churi alaco negar tantaz beté ta üanditu ciñatenac! norc emango liquet zuetatic bat, nere ezpañac uquitzeco, ta Virgiñaren negar inocenteaquin gaitzbagueacquin nere negar pecatariac nastutzeco? Cein dan latz eta gogor nere egungo bear gaya! ecin hitzic eguin daguiquet, graciac ezpadit laguntzen: ta eztet hura billatzeco nora nere burua irauli. Belaunico Virgiñaren oñetan jarrico ote naiz? baña cer esango digot, oñacez, damuz, miñez gañez eguiñic badago? Graciaren escatzeac gogoratuco digo bere dolore gucien asiera, ta jaiotza, ta eztirudi ondo, nic aren miñac aunditzea. Igoco ote naiz cerura? baña oraindio ichia dago, ta arria bezain gogor. Otseguingo ote digot Aita eternoari? ay ene! arestian bere semea ez aditu nairic cegoan, ta nola adituco nau ni? Joango ote natzaca gurutzean dagoan gueure Erredentoreari? Bai, baña onezquero ausaz il da. Cer eguingo det bada, edo norganaco naiz? Badaquit guero ere norgana: doloreen Amari eguin bear digot, ez besteri, graciaren escari au. Ainguerua etorri citzacanean berri onac ematera, esan cigon, Ave gratia plena (Luc. 2.); agur graciaz betea: cergatic bada bere icena aitatu ta esan etzigon Aue Maria, ta cergatic ezcutatu cigon icen eder au? Eranzuten deu Delvioc, ideo quod nomen istud omen amatoris futuri sciret angelus paranimphus hodie salutaris ab nomine abstinuit, nec dixit Aue Maria gratia plena, sed Aue gratia plena (Polem. 2.). Ezcutatu cigon aingueruac Virgiñari bere icena, cergatic Mariac esan nai deu itsaso miña ta ain zori oneco berriac ematen ciran, egun batean, etzetorren ondo, bere icenean Virgiñari gogoratzea bere doloreen itsaso samiña. Bada contraco bideric, gaurco egunean, Virgiñaren dolore, damu, miñ, atsecabé gucien egun batean, eztagoquit gaizqui, orreec guztioc berriro esatea Virgiñari bere icenean. Banoaquio bada graciaren esque, Eleizarequin batean esaten digodala, Aue Maria.

Stabat iuxta Crucem Jesu Mater eius. Joan. 19.

Escuetan degula bada, artu degun pisu au, dacusgun aleguiñez cembat pisatzen deuen Virgiñaren doloreac. Dolore baten neurria ta sustraya omen da amodioa: cembat eta aunditzen, edo chiquitzen dan amodioa, ambat aunditzen, edo chiquitzen oi da dolorea: bada contu onetara fiñ eta neurri baguecoac dira Virgiñaren doloreac, cerren finic, eta neurriric baguecoa izandu dan Virgiñaren amodioa. Gurasoac nai oi die beren semeai biotzetic: ta semeac doaiñ andicoac diranean, nai oi die gueiago: eder, galantac diranean, are gueiago: cintzoac eta asco jaquiñac diranean, are gueiago: guciaquicoac, ta mundu guciaren choragarri diranean, are amatzen dituzte gueiago. Baña pauso ber ber oetatic negar eguiten deue‚ alaco semeac iltzen zaistenean. Bada, ô Virgiña guciz santea, norc esango digu, cembat nai izandu cinion zeure semeari, ta cembat damu artu cenduan aren eriotzean? baña nolaco semea? Christo Jesus, ama gucietatic jaio dan semeric ederrena, ceruac oraindaño prestatu deuen gazteric lirañena, doaiñic andienecoa, cintzo, yaquintsu, zur, gozó, guciaquicoa, ta ceru gucien miraria. Nolaco amodioa beraz izango cion bere amac onelaco seme bati? Virgiñac berac badio, ecen Jaungoicoac prestatu, ta zucendu cigola biotzean amodioa, ordinavit in me charitatem, bacantzen cigola zaldun pilla aundi batzuetan bezala batallaren bat ematera diazenean, distributam in ordines militares, ac in proelium procedentem. (Delvio ubi supr.) Nori baña eman bear dio batalla au Virgiñaren amodioac? Nori? beste edoceiñ neurtu, ta aldera nai daquiquéonari. Amodio gucia, onirizte gucia, nai, ta borondate gucia, mundua asi zanetic izandu diran ama guciena, ur tanta bat itsasoaren aldean bezala da, Virgiñac bere semeari cion amodioaren aldean.

Beste gurasoac zor eztie beren semeai, aberats, eder, sendo, osasun onecoac izatea; cerren semea ezta jaiotzen nai deuan amagandic, ezta bere escuco batagandic ez jaiotzeco, ta besteagandic bai. Baña Virgiñac zor cion bere semeari zan, eta ceuan gucia: zor cion beiñicbeiñ munduan zan humeric eder gozoena izatea: are zor cion jatorriz degun pecatu bague sortzea, gracia guztiaz betea, aingueruac baño gorago jasoa, ceruarequin lurraren aguintaria, ta erreguiña, ta beste gucien gañean Jaungoico baten ama izatea. Orain bada oec cecusala beregan Virgiñac, ta zor ciozcala bere semeari, ez besteri, nola uste dezue amatuco ceuala, nola naico cigola, ta cein izango ceuala biotzeco maite? Ezta au lurrean vici gueran artean, jaquin aldaguiquegun gauza, eta eztaquit, aingueruac ere jaquingo al deuen ceruan.

Aimbeste bada bere semeari nai izandu cion amac, icusi ceuan illic bere adinaren lorean, illic semeric gaitzbagueena, pecatuaren cutsuric ere etzeuana. Bacecusan gurutzearen ondoan, gazteric ederren arc bicia justiciac aguindu ta galtzen ceuala: gucien onguille hura gaitzguillea, ta gaiztaquerian bicitua baliz bezala: guciac aberasten cituena, iltze gogorrez lapur biren artean zur bati josia. Atozte batean seculaco urte guciac, esan eguidazue arren, iñoiz ere sortu dan alaco icusgarriric. Eta doloreen Ama, cer diozu? arren hori da zeure semea? Espiritu Santuagandic sortu zana? Secula guciac icusi deueen guizonic ederrena? Nola dago bada hitzic, asnaseric, bicirican bague? Nora zaca bere záiñetaco odola? Lurrean, baratza, cale, bide gucietan isuria, ta borrero latzen oñazpietan, abere batena baliz bezala. Miia gueldi ta isil, ezpañac ichiric, beguiac argui bague, colorea ubel, burua zulaturic, oñescuac josiric, bizcarra bostorzaturic, besaburuac lauridiquituric, ta gorputz gucia zatituric. Cer diardu bada zure amodioac? Cer esaten diozu? Aoaz isillic dago, baña biotzez, ta bien arteco hizcunderen batean, onela hitzeguin ceguiquion. Ay nere seme gozo, nere beguietaco argui, nere biciaren bicia! nola ifiñi zaituzten Adanen humeac! onelaco acabera bear ceuen asiera aiñ ederrac? pagu au mereci ceuen zeure oneguiñac? itsustasun au aingueruen edertasunac? eta il bear ceuanean, ecin bestela acaba citequean neure erreyetaco seme bacarra? Ay neure semea, ta jabea, nolacoa zaduzcaten guizonac, ta emacumeac? Cer eguin ote dezu? Cer pecatu, cer dollorqueria, cer gaiztaquerietan arquitu ote cera? Cer gaitz, cer calte eguin diezu guizonai? Certan ofenditu dituzu? Cergatic dizute gorrotó, ta etsaigo aiñ aundia? Ô emen ceraten aingueruac, beguira nolacoa dagoan zeuen criatzallea: aita eternoa, ona emen zeure semea illic, edo alde aldean, zeuri obeditzeagatic. Guizonac, burnizcoac ezpacerate, emacumeac, erruquiric bádezute, beguirezazue nola dagoan zeuec irabazteagatic, infernutic ateratzeagatic, cerura eramateagatic. Icusi ezazue, edolaric neuri mesede eguiteagatic ote dan iñon, ta iñolaz ere neure dolorea bezalacoric, attendite, et videte, si est dolor similis sicut dolor meus (Jhren.1.12.).

Daguiogun gustu labur au. Tobiasen amac, bere semea campora bialdu ta cegoanean, sendó, ta osasunaz bacebillen ere, negarrac eguiñ oi cituen erremediaquizun etziranac, esaten ceuala maiz, ay ene! ay ene, neure semea! flebat irremediabilibus lachrymis, et dicebat heu! heu me! fili mi (Hb.10.5.). Cer negarrac beraz eguingo cituen amaric onenac, semeric onena cecusala, ez sendó, ta osasunaz, bai gurutzean josiric, etenic, illic bere etsaien escuaz? Raquelec ez consueloric naizeuan, ez consolagarriric, icusi cituenean epaquiric araco Martyreen lenengo lorachoac, amalau milla aurcho, Herodesec illerazo cituenac, noluio consolari, quia non sunt (Matth.2.18.). Nolaco damu ta naigabeac izango cituan beraz gueure Ama doloreenac, icusi ceuanean campoetaco loraa, Jesus Nazaretarra, bere errayetaco semea illic, ta igarturic? Elias, Profeten artean animo andieneco arc, bici ere nai etzeuan, icusi cituenean deseguiñic arrizco altareac, ta illic beste Jaincoaren Profetac, sufficit mihi Domine, tolle animam meam (3.Reg.19.). Virgiñac icusi ceuan illic Profeten erreguea, ta banaturic Jaungoico biciaren altarea, ceñean ofrecitu zan holocaustoric onena, ta santuena. Icusi ceuan gurutzean, ta guero bere besoetan, nor, edo nola icusi ote ceuan? Pensaezazue astiro urriquimenduac. Esan ditugunetan ezta aguiri Virgiñaren doloreen anza deuanic, similis sicut dolor meu. Billa daguigun albadegu beste lecutan.

Gogora ditzagun, iñon edo, aditu, edo iracurri ditugun Martyreen tormentuac: ceiñ aundiac aec, ceiñ gogorrac, ceiñ izugarriac! batzuec buru-baguetuac, besteac elorri, aranzetan arrastatuac: batzuec azotéz mallatuac, besteac berun urtu gorian irabiatuac: batzuec surtan erre quiscalduac, besteac putzu izoztuetan itoac: batzuec laurguituac (laurenduac), besteac erdiratuac: batzuec lauridiquituac, besteac beren ezur gucietan abarraquituac (ceatuac), zatituac; eta ecin conta lequizquean beste eriotza mota ascó. Bada martyrio orreec gucioc dacarciten dolore guciac igaro cituan Virgiñac bere biotzean. Biotz arc sentitzen ditu, ezpataz josiric balego bezalaco doloreac: biotz arc sentitzen ditu, puisca chiquitan ebaquitzen baleue bezalaco doloreac: biotz arc sentitzen ditu, berun urtu gorian irabiatzen baleue bezalaco doloreac: ta onela beste gañeraco guztiac. Baña ala ere ezteue Virgiñaren doloreen anzic, ecer ez bat dirade aen aldean. Eztiot guezurric, ezpada santuac esaten deueena, quidquid crudelitatis inflictum est corporibus martyrum, leve fuit, aut potius, nihil comparatione tuæ passionis (Anselm. De Excell. Virg.c.5.). Eta dolore cruelac! ha min gogorrac! nola atrevitzen cerate biotz garbi, biguiñ hori, azaletic ere uquitzera? nola etzoazte beste alde batera? eztira ausaz munduan biotz pecatariac, ondo mereci zaituztenac? Oñace itsu garratzac, larga-eguiozue biotz gaitzbaguedun orri: billa itzazue burnizco biotzac, gaitzez beteric daudenac. Zoazte Mairuetara, Juduetara, ta aen biotz itsusietan sar zaitezte: baña ez arren Virgiñaren biotz beraa somindu, ez estutu, ez uquitu. Ay Virgiña, gueure Ama! ez diazela beste lecutara zeure doloreac: badira eleiz onetan arria baño gogorragoco biotzac. Betoz nigana, nere biotz pecatari onetara: au da zeure eralle traidore, miñez, dolorez, ta damuz betetzen zaituena. Ni naiz nere pecatuaquin zeure semeari bicia quentzen digodana. Atera eguizu ceregandic ezpata hori, tira eguidazu, josi daguidan damuz, ta dolorez neure biotz gogor au. Chitez naico det iltzea, ta nere odol guztia isurtzea, zeu orrela ez icusteagatic.

Dacusgun edolaric Christoren tormentuetan arquitzen ote degun bere amarenac bezalacoric. Santuac dioe, ecen Semeac gorputzean igaro cituan tormentuac, padeci-cituala Amac biotzean: ta artaraco ecarri oi deue Simeonec esan cigona, et tuam ipsius animam pertransibit gladius (Luc. 2.), zeure aren anima batetic bestera igaroco deu ezpatac. Nola izango da hori? Anima hori semearena baldin bada, ipsius animam, nola amaren animean ezpata sartuco da? eta amarena baldin bada anima hori, et tuam, nola herituco deu semearena? Cergatic bien animac aiñ daude elcargana, aiñ estu loturic, ta charidadeaz aiñ daude bat eguinic, non ecin semearen anima uqui daguiquean ezpatac, amarena uquitu (ucutu) bague, et tuam ipsius animam pertransibit gladius. Orain bada norc daqui ceiñ aundiac ciran semearen tormentuac? omnes fluctus tuos induxisti super me (Psalm. 87), esaten cigon bere aytari, miñ, damu, dolore gucien bagac (ujolac) eracarri dituzu nere gañera: bada baga oec gucioc limuritu ta jauci ciran semearen gorputzetic amaren biotzera, sed omnes isti fluctus, dio Delrioc, â filio in matrem defluxerunt. Argatic Jeremiasec, besteric etzeuala cerequin Virgiñaren dolorea neurtu, berari cegocala, esan ceuan, aundia da itsasoa bezala zeure miña ta damua, magna est velut mare contritio tua (Jhren. 2.). Cateac eta socac lotu cituzten semearen escuac, ta estutu ceuen amaren biotza: masallecoac eritu ceuen semearen aurpeguia, ta odoluritu amaren biotza: aranzac zulatu ceuen semearen burua, ta barrutu ciran amaren biotzean: iltzeac sartu ciran semearen oñescuetan, ta josi ceuen amaren biotza: lanzac idiqui ceuan semearen sayetsa, ta eseguita guelditu zan amaren biotzetic, sed omnes isti fluctus â filio in matrem defluxerunt. Iñon ere arquitu al badedi amaren doloreen iduritara anza deuanic, eztezue arquituco, ezpada bere semearen passio osoan, eta santuan.

Minic aundiena guichitzen, edo gozatzen ei da, consueloren bat nombaitetic artzen danean. Bada Virgiñaren doloreac consueloric iñondican ere etzeuan izandu. Non est qui consoletur eam ex omnibus charis eius (Jhren.1.), esaten deu Jeremiasec, ezta consola daguiqueanic Virgiña, ez eta bere maite gucien artean. Ez guri orrelacoric esan Jeremias: ezta izango Juduen artean, orreec dira etsai gogor ezaguera baguecoac: baña eztala iñor ere Virgiña consola daguiqueanic, are bere adisquide, bere aide, bere maite gucietatic, ex omnibus charis eius? Ezta sinistaquizuna. Ezperen Aita Eternoa, arren zeuc ere consolatzen eztezu zeure alaba maitea! ez, ez; berariaz laja deu eroria, ta egun gucian damuz ta miñez azpiratua, posuit me desolatam, tota die mærore confectam (ibidem). Espiritu consolagarria, arren zeuc ere ez, eztezu zeuc ere zeure ain biotzecoa dezun esposea consolatzen? Oi eta miñaren portitza! berariaz ezcutatu zaca, ta urruti chitez igues eguindio, longè factus est â me consolator (ibidem). Edolaric consolatuco al deu bere seme alboan deuanac: ez eta hori ere, aurqui esango dedan bezala.

Nombait ala bearco cenduen ama penatua, ez bestetan, ezpada uts utsic zeure negarretan arquitu gozagarri piscaren bat. Baña cer diot? Santu ascoc diotenez, ceiñ ere dan pisca gozagarri hori, ucatu citzacan Virgiñari. Beste damuz, ta miñez daudenac, negar eguiteaz arintzen oi deue beren biotzetaco pisu itogarria: baña Virgiñari quendu citzacola, dioe, are atseguin chiqui au, argan eguia izan cedin, omnia flumina intrant in mare, et mare non redundat (Eccles.1.), ibai guciac itsasoan sartzen dirala, ta itsasoac ezteuala gañez eguiten. Virgiña santearen biotzean sartzen dira dolore, damu, atsecabe, miñ gucien ibayac: oi eta au miñez betericaco itsaso neurri baguea! eguizu bada negar, ama santea, biotza cerbait ustutzceco, pisu itogarri hori arintzeco, zeure anima piscacho bat bederic lasaitzeco: baña mare non redundat, eztie eman nai orrelaco pozic. Edolaric gueuc daguigun negar, gueure ama santea gozatzeco: daguigun gueure culpa itsusiacgatic, ceñac Virgiñari ematen diauzten naibagueric andienac. Eguizue negar, guizonac, ecusteaz andreric eder preciatuena, alaco miñez auno eguiña. Eguizue, emacumeac, beste emacume bat onela icusteaz; bai aldaquizue, zeuen gucien honragarria dala. Negar eguizue, amac, onela icusteaz amaric onena. Eguizue, alargunac, munduan izandu dan alargunic tristeena icusteaz. Eguizue, justuac, padecitzen dacusutenean anima bat pecatuaren itzalic ere izan ezteuana. Eguizue, pecatariac, icusteaz zeuen ama, ta bitarteco izango dana. Daguidan nic ere negar, naizanean gucien artean aundiena, alaco obligacioz, aimbeste eguin diauztan ontasunez, ofenditu dedanean neure Jaungoicoa aiñ maiz, ta aiñ itsusqui. Bay, ama santea, negar eguin nai det, jaquiñez, cerbait gozatuco dizudala biotz samindu hori. Isuri eguizu neure beguietara zeure itsaso orretatic negarrezco erreten bat, eraguin daguion negar neure biotz oni, ta are odola salterazo daguion ugari.

Consueloric ez arquitze onec, beste guciac baño gueiago, nere iritzian, minberaatu ceuan Virgiñaren biotza: argatic etzitzacan bestezaz quejatu bere semeari bere dolore gucien artean. Cer bada esango dit norbaitec? ausaz Virgiña quejatu zan iñoiz ere passioco demporan? Etzan egondu isiltasunic ichien, ta aundienean? Eguia da: Euangelioac eztigu ecer esaten: baña beiñ iracurri neuan, Eutimion, ta Metafrasten gauza bat, arrezquero nere biotza chitez uquitzen didana. Dioe bada, ecen gurutze-ondoan cegoala Virgiña, ta hitzic eguiten etzigola semeac, urrago joan ta assi citzacala bere, odola cerioten oiñ santuac, muñeguiten, eta esan cigola, quid hæc sunt, ô Domine Deus? loquere aliquid modicum, ad tuam matrem recreandam... quis mei curam geret ac defendet? Cer da au, nere Jauna ta Jaungoicoa? cer pena dira oec, nere semea? esan eguidazu cerbait, hizcho batbederic, zeure ama gozatzeco ta consolatzeco: norc nizaz contu iduquico deu, eta zeu il ezquero, norc ni zaituco nau? Cer da hori, diot neuc ere, Virgiña santea? escatu eguiozu beste gauzaric: eta nai eztezunean, Juduac onda daguitzan, cergatic ceraden usó beazunic baguecoa, ta eztagocan zeure biotzari escari gogorric, escatu eguiozu edolaric, atera zaguitzala alaco miñ, damu, dolore aundietatic. Baña hizcho batbaicican, ez? Ez nai deu, ta ez escatzen digo gueiago, loquere aliquid modicum.

Eguingo al digo bada alaco seme batec escari chiqui hori. Adi daguigun, cer eranzuten digon: mulier, ecce filius tuus (Joan. 19.), emacumea, orra zeure semea. Oi eta amaren errayac, alaco eranzuera aditu ceueenac! ô bone Jesu, erruquiz ta deadarrez dio emen San Chrisostomoc, ô Jesus ona, ezteu beste icenic, ez beste icengoitiric andre doloreetaco orrec? hizcho bat escatu dizu, ta eranzuten diozu aiñ latz ta garratz? quid tam durè loqueris? alaco amodioz, alaco humildadez escatzeac mereci ote deu tratamentu gogor hori? quid matrem tuam erubuisti, quæ te tam dulciter nutrivit, tam dulciter lactavit? Andre hori da zeure ama, aiñ ondo aci cinduena, ain gozo bere bularrez bazcatu cinduena: cergatic bada deitzen eztiozu zeure ama? ausaz lotsa cera alaco amagandic jaio izateaz? Eztaquit, nola dedan hitz oec esateco biotzic: eztigot hizcunde oni jarraitu nai gueiago. Etzion gaitzez ala hitzeguin semeac amari, ezpada onez ta amodioz: cergatic ce amaren icenaz aunditu ta berrituco ciauzcan bere miñac, damuac, ta doloreac, ideo factum esse arbitror, dio santuac, ne materno nomine matri dolorem amplius excitaret. Norc nizaz contu iduquico deu? esan cion Virgiñac; eta eranzun cion semeac, ecce filius tuus, San Juani cegocala, ta argan gueroi gucioi, orra non dezun zeure semea, zuzas contu iduqui ta zaituco zaituena. Vsteco dezue, hitz oequin gozatu zala Virgiña cerbait? ez bada, dio San Bernardoc, bai mindu ceueen bi auco ezpata batec baño gueiago, an non tibi plusquam gladius sermo ille, ecce filius tuus? ô nolaco ordaña ematen zacan Virgiñari, dio santuac! ematen zaca Zebedeoarena Jaungoico baten semearen orde, mirabe bat mundu onen jabearen orde, guizon uts bat Jaungoico eguiazco baten orde, ô commutationem! filius Zebedæi pro filio Dei, servus pro Domino, homo purus pro Deo vero traditur. Etzioen bada hitz oec consueloric eman Virgiñari, ez eguiaqui San Juanen aldetic, ceiña beti izan baitzan aren seruitzari, ta seme leyal bat: baña bai gueure aldetic; ceiñac gueure pecataritasunean amatzat daucagula Virgiña, ain guichi arzaz contu iduquico guenduan. Cein dira guichi Virgiñaren doloreaz contu eguiten deueenac? Cein guichi doloreen amagana beren jaierá deueenac? Cein guichi, hura triste icusi ta tristatzen, hura damuturic icusi ta damutzen diranac? Norc nizaz contu eguingo deu, cigon Virgiñac? ausaz eguiten deue araco aec, ta aec, urte guztian beren gustuai darraiztenac, beren jostaetac aoan, gogoan, biotzean darabiltzatenac, ta urtean beiñ, ta hori ere ozta ozta, ostiral santuz edo, Virgiñaren doloreaz oroitzen diranac? Araco, onelaco egunetan ere, Eleizara datoztenac, ez Virgiñari lagun eguitera, ez aren miñac gozatzera, ez negarrez egotera, bai pecatu berriac eguitera, bai Virgiñari bere doloreac aunditzera, bai ezpata hura bere biotzean barrunago sartzera beren gogoeta itsusi loiaquin, beren queñu, siñu, beguiratze lotsabagueaquin, beren hizqueta lizun liquitsaquin? Cein dira oec, ta aec? Eztaquit nic: eztaquiola nai Jaincoari Eleiz onetan alacoric izatea.

Edolaric izango aldira beste asco, Virgiñaz contu deueenac, ta áurrenez nere iritzian bearco deue Christoren Escuelarrac, aren batzarre (ballerá) santu au compontzen deueenac. Badacust gaurco euangelioan Virgiña gurutzearen ondoan, baña eztacust beste lagunic, ezpada San Juan, ta beste emacume bi. Etzigoen bada Christori jarraitzen beste ascoc, ta aurrenez bere amabi Apostolu santuac? ala da eguia. Non dabiltza bada, edo non ondatu dira? nola eztaude Virgiñarequin gurutzearen ondoan? eta besteac lagun eguingo ezpacigoen ere, cergatic eguin bear eztigoe bere escuelarrac, beretzat beregandu cituan amabi anay santuac? Non dabiltza? non ibillico dira? batac saldu, ta besteac ucatu deu, ta gañeracoac joan zaizca igues, utzitzen deueela bacarric bere etsaien artean. Oi eta ceiñ itsusqui dirudien, beárrenac, ta beárrenean utseguitea, Christo gure Jauna aiñ erraz utzitzea, Virgiña largatzea ain bacar. Ez alda Azcoitico Escuela santa onetan orrelacoric icusico: ezta emen izango ez Christo saltzen, ez ucatzen deuanic, ez Escuelatic igues dabillenic, ez Virgiña bacar utzitzen deuanic. Apostoluac an arteraño etziran sendó fedean; ta etzan miresteco, guizon argal erbal, bildurti batzuec utseguitea. Baña oraingo Christoren escuelarrac, aiñ sendo dirala fedean, ain ceruco indarrez, suz, arguiz beteac daudela, onelaco anayac utseguitea, escuelara bague, echean, jolasean, jocoan, lotan, eizean ibiltea, hori bai, lizatequeala gauza itsusi, ta damugarri. Berriz ere esango lioque amac semeari, norc nizas contu iduquico deu, norc zaituco nau ni? Bearrenac igues diazquit, nola etorrico zaizquit besteac? ceregandu dituzunac, eztira malmetitzen, ezteue nizaz casoric eguiten, ta cer contu besteac eguingo deue nizaz? ta orra non Escuelaco anayac ere gozatuco ez lequizquioen Virgiñari bere doloreac.


Ez nuque nai, iñor ajola, ta ardura bague onetan erori litequean; cergatic hori balanzaren beste aldean ifinten badegu, nere iritzian aiñ astun izango da, ta aiñ damugarri Virgiñarentzat, nola esan ditugun dolore guztiac. Baña bildur naiz, eroriac daudela chitez ascó. Eleiza ama santeac, dacusela Virgiña gurutzearen ondoan, itantzen deu, quis est homo, qui non fleret, Christi matrem si videret in tanto supplicio? Cein da guizona, balecus Christoren ama alaco penaz, negar eguingo ez leuqueana? ez lizateque guizona, bai aberé, bai zembor, bai arcaitzen bat. Baña Eleiza Santea, zeure colcoan, zeure barrutian, emen Azcoitian, badira guizon ta emacume ascó, ez erruquiric, ez damuric, ez miñic, ez guichien dan sentimenduric deueenac, Virgiña icusiagatic doloreen gueieguiaz gañez eguinic. Cer digot, damuric ta erruquiric ezteueenac? asco ta asco dira emen ajola ta ardura bagueac, Virgiña ala icusiaz, barrez, ta atseguiñez, ta pozic daudenac. Juduac izango dira orreec, deabruac, abere basotiarrac. Ez Eleiza santea, eztira Juduac, christauac derizte: eztira demonioac, arenac bai; eztira abereac, bai aec baño latz gogorragoac.

Dauidec, ta Israel guciac emango digu pruebaric onena. Quendu cigon bicia Joab capitanac modu gaistoz Abner ceritzan bati: ta ara non bereala Israel gucian eleac ta beleac banatu ciran. Otsa banatu zan, eriotz hura eguin zala, Erregue Dauidec aguindu ta berac naizeuala. Eta cer eguin ceuan, guezur artatic bere burua ondo ateratzeagatic? Bein danic bein aguindu ceuan, mundu guciac urratu ceguiela soñecoa, ceña oi zan orduan damuric aundienaren señalea, janci citezela cilicioz, eta ceguitela negar Abnerren honretan, scindite vestimenta vestra, et accingimini saccis, et plangite ante exequias Abner (2 Reg. 3.). Baña etzan hori asco adiña, cebillen guezurra, ta otsa deseguiteco: ta argatic Erregueac berac lagundu ta jarraitu nai izandu cituen Abner zanaren catauac, edo illoea, rex Dauid sequebatur feretrum: ta obian gorputza sártzeracoan, adiaca ta deadarrez asi ta negar aundiac eguin cituan, cumque sepelissent Abner in Hebron, leuavit rex Dauid vocem suam et flevit super tumulum Abner. Eta oen gucien ondoren cer icusi ta suertatu zan? Escritura santeac digona. Eriotz hura eguin berrian, gende guztiac sinistatu ceuan, Erregueac aguindu ta eguin zala: baña icusi cituanean Erreguearen miñ, negar, ta beste damu aundi, ta eguiazco baten señale aec, orduan conturatu zan gende gucia, ta ezagutu ceuan, etzeuala erregueac aguindu, alaco guizonari bicia quentzea, tum demum cognovit omne vulgus, et Israel universus, quoniam non actum esset a Rege, ut occideretur Abner.

Bada, ene christauac, cer juicio zuezaz eguin aldaguiquet adiuntza onetan? Icusten dezue, Virgiña doloreen gueieguiaz ozta bici dala, cerren bere seme bacarrari bicia quendu dioen. Otsa banatu da munduan, il deueela zuen pecatuacgatic, eztira oec edoceiñ moduzco esamesanac. Ala dioe ceruan aingueruen artean, ala dio[e] infernuan deabruen artean, ala dioe lurrean christau gucien artean. Eta dalaric au eguia, eztezue arduraric artzen, ta guezurra baliz bezala, pecatu eriozcoan ondaturic zaute: ez lengoacgatic negar, bai berriro beste asco eguiten diarduzute. Eta cer da au, ezpada adierazotzea, atseguiñ dezuela Christo gure Jauna illic icustea: badiozue, ondo dagocala, il dedilla, naibadeu, ala nai dezuela, ta naiz eztanda daguiela, baita il ere dedilla dolorez, ta miñez Virgiña guciz santea. Bay bai, badira emen asco onezaz alegratzen diranac. Cergatic? cergatic eztan bere biotza dolorez urratzen, ta bere bularra golpez zatitzen deuanic: cergatic eztan negar eguiten deuanic Christo illic, ta Virgiña dolorez icusiaren damuz, ta urriquemenduz. Ta possible ote da, au esan dedilla eguiaz, ta zeuen biotzac icararic artu eztezaela? nai ote dezue, ots deshonragarri au zuecgatic banatzea, ta zeuen contura joan ditezen Christoren eriotzea, ta bere amaren doloreac? ez arren, neure christau onac, ez Christoren odolagatic, ez Ama Virgiñaren doloreacgatic.

Arestian enzun dezue, orretaraco cer eguin beardezuten; autsi biotzac dolorez, bularrac golpez, beguiac negarrez, scindite corda vestra, cerren eriotzea eracarri diozuten Virginaren seme preciatuari, aita bezaiñ Jaungoico dan guizon bati, gaitzic iñoiz ere ez, onic asco beti eguiten dizuten Jaunari quendu digozue bicia: Baña cembat bider, ceiñ maiz, ceiñ itsusqui cein gauza chiquiacgatic? oi eta non da gueure lotsea? ô gueu Adanen ondorengoen artean esquer gaistoco humeac! gueure escuan dago graciarequin batean Virgiñari bere doloreac gozatzea, ta ecartea bere atseguiñac, eta pozaldiac: jarrai daguiogun Christori, Dauidec bezala, ojuca, ta negarca; artu daguiogun gueren biotzetan betico gorroto, ta etsaigo aundi bat pecatuari. Orrequin emendic aurrera ezta joango gueure contura Christoren eriotzea, ta Virgiñaren doloreac: eztá len bezalaco otsic gueure contra banatuco ez ceruan ta ez lurrean. Biz ala, ô doloreen ama, eguiñaz lotsa guera, pecatuaz damu degu; ta iguzu arren damu au biciago, ta andiago. Zeugana gatoz gucioc, zeure amodioac gácartzi zeure óñetara: besteac artzen dituzu ondo, ez algaituzu geu botaco zeugandic. Eztegu mereci zeure seme alaba izatea; baña ala ere nai oi dezu dei zaguitzaten pecatarien ama. Gaizqui bicitu guera, Jaincoa ofenditu degu, aren legue santea autsi degu maiz: gueuc gurutzeratu degu zeure semea, gueuc záuzcatzigu ain dolorez betea. ala gaizqui. Baña etzaude alperric gurutzearen ondoan, zutic zaude, gueuri laguntzeco, eta semearequico gueure bitarteco ona izateco. Barcaciozca nagoca, emen dauden gucien partez, ta barcaciozca nagotzu: uquitu eguidazu biotz au, beraa dedin, ta samur dedin; bete eguidazu pecatuaren gorrotoz, ta Jaungoicoaren amodioz. ô Jesus Virgiñaren semea, esan eguiozu berriro argaitzala bere semetzat: ô Maria Jesusen ama, izan zaite berriz gueure ama: izango guera zeure semeac, ez oraindaño bezala muquer, gogor, legue bague ta aiñ esquer gaistocoac, bai seme eguiazco, amoltsu, fiñ, leyal, beticoac. Eztezu cer itandu gueiago norc zaituco zaituen; gueuc amodio aundiarequin, gueuc asnase, indar, bici guciarequin, emen diraugun artean graciaz, ta guero ceruan gloriaz. Ad quam nos perducat eu?