Testua:Q1282

From MLV
Revision as of 12:07, 8 November 2024 by DavidL (talk | contribs) (→‎Azkoitiko Sermoia)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)

Armiarma-ko bertsioa, 2024ko azaroan hemendik hartua: https://www.armiarma.eus/klasikoak/idazlanak/L/LarramendiTestuak008.htm

Azkoitiko Sermoia

Azkoitiko Parrokian 1737. urtean.

Birjiñaren izenaren egunean Stabat iuxta crucem Jesu Mater eius. Joan. 9.

Zeruko amabi signoetatik iraillean, gauden ill onetan oi degu Libra, edo balanza deritzan izar pilla bat (alakoai derizte Signoak zeruan); hipuynak diote, ezen beiñ batean Justiziak lurrean lekurik arkitzen etzeuala, gogaitu ta iges igo zala zerura, ta ifiñi zeuala bere bizitza balanzaren etxean. Ustekabea dirudi onek; baña da gauza bat egungo ebanjelioak dionari ederki dagokana. Esatendigu, Birjiña guziz santea dagoala zutik gurutzearen ondoan, stabat iuxta crucem Jesu mater eius: ta eleizak dionez, gurutzea da bere beso biakin balanza bat, zeñean pisatu zan Kristoren gorputza, beata, cuius bracchiis pretium pependit saeculi: statera facta corporis, tulitque praedam tartari. Alde bata pekatuz beterik, infernuraño jatxia zegoan, artan ge[u]ndela Adanen hume guztiok. Etzan gizonen artean lurrean, ez eta zeruan aingeruen artean, hura jasotzeko diña pisurik, ta indarrik: ain da astun, ta ikaragarri pekatua. Argatik Jainkoaren semea, guk ezer merezi ez genduela, gizon egin, ta jarri zan balanzaren beste aldetik: eta nola zekartzien Jainkoaren indar guziak, jaso ginduen zeruraño, geuntzan leizetik, jaisten ta ondatzen zeuala bere burua, il ta lurperatu zanean. Artarako bada nere iritzian dago Birjiña gurutzearen ondoan zutik, balanza au eskuetan deuala: ikusi dagigun Adanen humeak, nolako Justizia egiten dan, ez pekatarietan, bai gure pekatuak bere kontura artu zituan batean, bai Jaungoiko-gizon, pekatu bageko, Birjiñaren seme bakarrean. Gaur bada hitzegin beardegu Kalbarioan (ta gurutzearen ondoan) bageunde bezala, balanza au bere eskutik kentzen diogula Birjiñari, ta artzen deuala bakoitzak bere eskuan pisatzeko aldebatetik Birjiñaren miñak, ta samiñak, damuak ta doloreak, bestetik geren ajolakabea, ta ardurabagea, eta zein esker gaistokoak geraden.

Zer da au, esango dit norbaitek, Birjiñaorrek izenik ezteu, beiñ bederik aitatzeko? Eranzungo digot gaur bear genduela izen orren eguna: baña ez egunik idorotzen dedala, ez eta Birjiñaren izenik gaurko ebanjelioan. Berriz ez bide dira ondo elkar aditzen Birjiñaren izena, ta Birjiñaren doloreak, eta orregatik alde eragiten zaka gaur izenari. Nik esango det zer dan. Birjiñari deritza Maria, ta izen au da alde batetik ezti, gozoa, ta adierazotzen digu Jaungoikoaren ama bere aunditasun ta doaiñ guziakin: bestetik da miñ, garratza, ta adierazotzen diauzku Birjiñaren doloreak, zergatik ainbat da Maria edo itsaso miña: baña zerez mindua, ezpada oñazez, atsekabez, damuz? Orain bada ezti gozoa dan bezanbat, kanporatzen degu gaur Birjiñaren izen au: miña ta garratza dan bezanbat, betor ta bego: eztagoka besterik gaurko egunari. Aldera gakizkion bada gurutzeari ta Maria Birjiñari.

Baña zer da hori Birjiña guziz santea? zer esan nai digu zeure aurpegiera damugarri orrek? Zerentzat dezu soñeko gaua dirudien hori? Zer egin da zeure begien gozoa? nora joan da zeure arpegiko edertasuna? non ezkutatu da zeure kolorearen naste txurigorri preziatu hura, edo nola dago aiñ itsuski ubeldurik? Oraindaño esan oi zideen, zeu ziñala arako zeruan beiñ batean agertu zan señale aundia, izarrez burua, illargiaz oñak, ta gorputz guzia eguzkiaz janzi, ta ederturik zeukana. Eta badakust utsegin zeueela. Ezperen non zerate esker gaistoko izarrak? Oi eta atera albanegiz beren lekutik Señora oni beardanezko koroe bat egiteko! Non zera, Zinthia, illargi aldagarria? Oi eta albanegi oñazpikotzat ezarri aren oñazpietan! Non ote zabiltza oraingoan bederik ezagera bageko eguzki itsua? Oi eta zeure argi-errañuetatik epaki albanegio geure Ama mindun oni manturik ederrena! Orrela egon bear deu Birjinarik gozoena, miñez, damuz, ezpataz ene biotza josirik?

Eta Ama maitea, atozea, non da zeure aurra, Jaungoikoa dan hume txukun, polit hura? eztaukazu besoetan, eztaramazu eskutik, eztezu alboan, ez begien aurrean. Non da zeure seme bakarra? non zeure argi, zeure asnase, zeure bizia? Ote da gurutzean dagoan gorputz itsusi beztu hura? Oi eta hori orrela baldin bada. O zein ur ta samur jarioko zaizkan negarrak bere begietatik geure erregiñari! o mokadera, lienzo txuri alako negar tantaz bete ta uanditu ziñatenak! nork emango liket zuetatik bat nere ezpañak ukitzeko ta Birjiñaren negar inozenteakin, gaitzbageakin, nere negar pekatariak nastutzeko?

Zein dan latz eta gogor nere egungo bear gaya! ezin hitzik egin dagiket graziak ezpadit laguntzen: ta eztet hura billatzeko nora nere burua irauli! Belauniko Birjiñaren oñetan jarriko ote naiz? baña zer esango digot, oñazez, damuz, miñez gañez egiñik badago? Graziaren eskatzeak gogoratuko digo bere dolore guzien asiera ta jaiotza, ta eztirudi ondo, nik aren miñak aunditzea. Igon ote naiz zerura? baña oraindio itxia dago, ta arria bezain gogor. Otsegingo ote digot Aita eternoari? ay ene! arestian bere semea ez aditu nairik zegoan, ta nola adituko nau ni? Joango ote natzaka gurutzean dagoan geure Erredentoreari? Bai, baña onezkero ausaz il da. Zer egingo det bada, edo norganako naiz? Badakit gero ere norgana: doloreen Amari egin bear digot ez besteri, graziaren eskari au. Aingerua etorri zitzakanean berri onak ematera, esan zigon, Ave gratia plena; agur graziaz betea; zergatik bada bere izena aitatu ta esan etzigon Aue Maria, ta zergatik ezkutatu zigon izen eder au? Eranzuten deu Delbiok, ideo quod nomen istud omen amatoris futuri sciret angelus paranimphus hodie salutaris ab nomine abstinuit, nec dixit Aue Maria gratia plena, sed Aue gratia plena. Ezkutatu zigon aingeruak Birjiñari bere izena, zergatik Mariak esan nai deu itsaso mina ta ain zori oneko berriak ematen ziran, egun batean, etzetorren ondo bere izenean Birjiñari gogoratzea bere doloreen itsaso samiña. Bada kontrako biderik gaurko egunean, Birjiñaren dolore, damu, miñ, atsekabe guzien egun batean, eztagokit gaizki orreek guztiok berriro esatea Birjiñari bere izenean. Banoakio bada graziaren eske, Elizarekin batean esaten digodala, Abe Maria.

Stabat iuxta Crucem Jesu Mater eius. Joan 19.

Eskuetan degula bada artu degun pisu au, dakusgun alegiñez zenbat pisatzen deuen Birjiñaren doloreak. Dolore baten neurria ta sustraya omen da amodioa: zenbat eta aunditzen, edo txikitzen dan amodioa, anbat aunditzen edo txikitzen oi da dolorea: bada, kontu onetara fiñ eta neurri bagekoak dira Birjiñaren doloreak, zerren finik, eta neurririk bagekoa izandu dan Birjiñaren amodioa. Gurasoak nai oi die beren semeai biotzetik: ta semeak doaiñ andikoak diranean, nai oi die geiago: eder galantak diranean, are geiago: zintzoak eta asko jakiñak diranean, are geiago: guziakikoak ta mundu guziaren txoragarri diranean, are amatzen dituzte geiago. Baña pauso ber ber oetatik negar egiten deue alako semeak iltzen zaistenean. Bada, o Birjiña guziz santea, nork esango digu, zenbat nai izandu zinion zeure semeari, ta zenbat damu artu zenduan aren eriotzean? baña nolako semea? Kristo Jesus, ama guzietatik jaio dan semerik ederrena, zeruak oraindaño prestatu deuen gazterik lirañena, doaiñik andienekoa, zintzo, yakintsu, zur, gozo, guziakikoa, ta zeru guzien miraria. Nolako amodioa beraz izango zion bere amak onelako seme bati? Birjiñak berak badio ezen Jaungoikoak prestatu, ta zuzendu zigola biotzean amodioa, ordinavit in me charitatem, bakantzen zigola zaldun pilla aundi batzuetan bezala batallaren bat ematera diazenean, distributam in ordines militares, ac in proelium procedentem. Nori baña eman bear dio batalla au Birjiñaren amodioak? Nori? beste edozeiñ neurtu, ta aldera nai dakikeonari. Amodio guzia, onirizte guzia, nai ta borondate guzia, mundua asi zanetik izandu diran ama guziena, ur tanta bat itsasoaren aldean bezala da, Birjiñak bere semeari zion amodioaren aldean.

Beste gurasoak zor eztie beren semeai, aberats, eder, sendo, osasun onekoak izatea; zerren semea ezta jaiotzen nai deuan amagandik, ezta bere eskuko batagandik ez jaiotzeko, ta besteagandik bai. Baña Birjiñak zor zion bere semeari izan eta zeuan guzia: zor zion beiñikbeiñ munduan zan humerik eder gozoena izatea: are zor zion jatorriz degun pekatu bage sortzea, grazia guztiaz betea, aingeruak baño gorago jasoa, zeruarekin lurraren agintaria, ta erregiña, ta beste guzien ganean Jaungoiko baten ama izatea. Orain bada oek zekusala beregan Birjiñak, ta zor ziozkala bere semeari, ez besteri, nola uste dezue amatuko zeuala, nola naiko zigola, ta zein izango zeuala biotzeko maite? Ezta au lurrean bizi geran artean jakin aldagikegun gauza, eta eztakit aingeruak ere jakingo al deuen zeruan.

Ainbeste bada bere semeari nai izandu zion amak, ikusi zeuan illik bere adinaren lorean, illik semerik gaitzbageena, pekatuaren kutsurik ere etzeuana. Bazekusan gurutzearen ondoan, gazterik ederren ark bizia justiziak agindu ta galtzen zeuala: guzien ongille hura gaitzgillea, ta gaiztakerian bizitua baliz bezala: guziak aberasten zituena, iltze gogorrez lapur biren artean zur bati josia. Atozte batean sekulako urte guziak, esan egidazue arren, iñoiz ere sortu dan alako ikusgarririk. Eta doloreen Ama, zer diozu? Arren hori da zeure semea? Espiritu Santuagandik sortu zana? Sekula guziak ikusi deueen gizonik ederrena? Nola dago bada hitzik, asnaserik, bizirikan bage? Nora zaka bere zaiñetako odola? Lurrean, baratza, kale, bide guzietan isuria, ta borrero latzen oñazpietan, abere batena baliz bezala. Miia geldi ta isil, ezpañak itxirik begiak argi bage, kolorea ubel, burua zulaturik, oñeskuak josirik, bizkarra bostorzaturik, besaburuak lauridikiturik, ta gorputz guzia zatiturik. Zer diardu bada zure amodioak? Zer esaten diozu? Aoaz isillik dago, baña biotzez, ta bien arteko hizkunderen batean, onela hitzegin zegikion. Ay nere seme gozo, nere begietako argi, nere biziaren bizia! nola ifiñi zaituzten Adanen humeak! onelako akabera bear zeuen asiera aiñ ederrak? pagu au merezi zeuen zeure onegiñak? itsustasun au aingeruen edertasunak? eta il bear zeuanean, ezin bestela akaba zitekean neure erreyetako seme bakarra? Ay neure semea ta jabea, nolakoa zaduzkaten gizonak ta emakumeak? Zer egin ote dezu? Zer pekatu, zer dollorkeria, zer gaiztakerietan arkitu ote zera? Zer gaitz, zer kalte egin diezu gizonai? Zertan ofenditu dituzu? Zergatik dizute gorroto ta etsaigo ain aundia? O emen zeraten aingeruak, begira nolakoa dagoan zeuen kriatzallea: aita eternoa, ona emen zeure semea illik, edo alde aldean, zeuri obeditzeagatik. Gizonak, burnizkoak ezpazerate, emakumeak, errukirik badezute, begirezazue nola dagoan zeuek irabazteagatik, infernutik ateratzeagatik, zerura eramateagatik. Ikusi ezazue, edolarik neuri mesede egiteagatik ote dan iñon, ta iñolaz ere neure dolorea bezalakorik, attendite, et videte, si est dolor similis sicut dolor meus.

Dagiogun gustu labur au. Tobiasen amak, bere semea kanpora bialdu ta zegoanean, sendo ta osasunaz bazebillen ere, negarrak egiñ oi zituen erremediakizun etziranak, esaten zeuala maiz, ay ene! ay ene, neure semea! flebat irremediabilibus lachrymis, et dicebat heu! heu me! fili mi. Zer negarrak beraz egingo zituen amarik onenak, semerik onena zekusala, ez sendo, ta osasunaz, bai gurutzean josirik, etenik, illik bere etsaien eskuaz? Rakelek ez konsuelorik naizeuan, ez konsolagarririk, ikusi zituenean epakirik arako Martyreen lenengo loratxoak, amalau milla aurtxo, Herodesek illerazo zituenak, noluit consolari, quia non sunt. Nolako damu ta naigabeak izango zituan beraz geure Ama doloreenak, ikusi zeuanean kanpoetako loraa, Jesus Nazaretarra, bere errayetako semea illik, ta igarturik? Elias, Profeten artean animo andieneko ark, bizi ere nai etzeuan, ikusi zituenean desegiñik arrizko altareak, ta illik beste Jainkoaren Profetak, sufficit mihi Domine, tolle animam meam. Birjiñak ikusi zeuan illik Profeten erregea, ta banaturik Jaungoiko biziaren altarea, zeñean ofrezitu zan holokaustorik onena ta santuena. Ikusi zeuan gurutzean, ta gero bere besoetan, nor, edo nola ikusi ote zeuan? Pensa ezazue astiro urrikimenduaç. Esan ditugunetan ezta agiri Birjiñaren doloreen anza deuanik, similis sicut dolor meus. Billa dagigun albadegu beste lekutan.

Gogora ditzagun iñon edo aditu edo irakurri ditugun Martyreen tormentuak: zeiñ aundiak aek, zeiñ gogorrak, zeiñ izugarriak: batzuek burubagetuak, besteak elorri aranzetan arrastatuak: batzuek azotez mallatuak, besteak berun urtu gorian irabiatuak: batzuek surtan erre kiskalduak, besteak putzu izoztuetan itoak: batzuek laurgituak, besteak erdiratuak: batzuek lauridikituak, laurenduak, besteak beren ezur guzietan abarrakituak, zeatuak, zatituak; eta ezin konta lekizkean beste erio-tza mota asko. Bada martyrio orreek guziok dakarziten dolore guziak igaro zituan Birjiñak bere biotzean. Biotz ark sentitzen ditu ezpataz josirik balego bezalako doloreak; biotz ark sentitzen ditu puiska txikitan ebakitzen baleue bezalako doloreak; biotz ark sentitzen ditu berun urtu gorian irabiatzen baleue bezalako doloreak: ta onela beste gañerako guztiak. Baña ala ere ezteue Birjiñaren doloreen anzik, ezer ez bat dirade aen aldean. Eztiot gezurrik, ezpada santuak esaten deueena, quidquid crudelitatis inflictum est corporibus martyrum, leve fuit, aut potius, nihil comparatione tuae passionis. Eta dolore kruelak! ha min gogorrak! nola atrebitzen zerate bioz garbi, bigiñ hori azaletik ere ukitzera? Nola etzoazte beste alde batera? Eztira ausaz munduan biotz pekatariak, ondo merezi zaituztenak? Oñaze itsu garratzak, larga-egiozue biotz gaitzbagedun orri: billa itzazue burnizko biotzak, gaitzez beterik daudenak. Zoazte Mairuetara, Juduetara, ta aen biotz itsusietan sar zaitezte: baña ez arren Birjiñaren biotz beraa somindu, ez estutu, ez ukitu. Ay Birjiña, geure Ama! ez diazela beste lekutara zeure doloreak; badira eleiz onetan arria baño gogorragoko biotzak. Betoz nigana, nere biotz pekatari onetara: au da zeure eralle traidore, miñez, dolorez, ta damuz betetzen zaituena. Ni naiz nere pekatuakin zeure semeari bizia kentzen digodana. Atera egizu zeregandik ezpata hori, tira egidazu, josi dagidan damuz ta dolorez neure biotz gogor au. Txitez naiko det iltzea, ta nere odol guztia isurtzea, Zeu orrela ez ikusteagatik.

Dakusgun edolarik Kristoren tormentuetan arkitzen ote degun bere amarenak bezalakorik. Santuak dioe ezen Semeak gorputzean igaro zituan tormentuak padezi-zituala Amak biotzean: ta artarako ekarri oi deue Simeonek esan zigona, et tuam ipsius animam pertransibit gladius, zeure aren anima batetik bestera igaroko deu ezpatak. Nola izango da hori? Anima hori Semearena baldin bada, ipsius animam, nola amaren animean ezpata sartuko da? eta amarena baldin bada anima hori, et tuam, nola herituko deu Semearena? Zergatik bien animak aiñ daude elkargana, aiñ estu loturik, ta txaridadeaz aiñ daude bat eginik, non ezin semearen anima uki dagikean ezpatak amarena ukitu bage, et tuam ipsius animam pertransibit gladius. Orain bada, nork daki zeiñ aundiak ziran semearen tormentuak? Omnes fluctus tuos induxisti super me, esaten zigon bere aytari, miñ, damu, dolore guzien bagak erakarri dituzu nere gañera: bada baga oek guziok limuritu ta jauzi ziran semearen gorputzetik amaren biotzera, sed omnes isti fluctus, dio Delriok, a filio in matrem defluxerunt. Argatik Jeremiasek, besterik etzeuala zerekin Birjiñaren dolorea neurtu, berari zegokala, esan zeuan aundia da itsasoa bezala zeure miña ta damua, magna est velut mare contritio tua. Kateak eta sokak lotu zituzten semearen eskuak, ta estutu zeuen amaren biotza; masallekoak eritu zeuen semearen aurpegia ta odoluritu amaren biotza: aranzak zulatu zeuen semearen burua, ta barrutu ziran amaren biotzean; iltzeak sartu ziran semearen oñeskuetan, ta josi zeuen amaren biotza; lanzak idigi zeuan semearen sayetsa, ta esegita gelditu zan amaren biotzetik, sed omnes isti fluctus a filio in matrem defluxerunt. Iñon ere arkitu al badedi amaren doloreen iduritara anza deuanik, eztezue arkituko, ezpada bere semearen passio osoan eta santuan.

Minik aundiena gitxitzen edo gozatzen ei da, konsueloren bat nonbaiterik artzen danean. Bada Birjiñaren doloreak konsuelorik iñondikan ere etzeuan izandu. Non est qui consoletur eam ex omnibus charis eius, esaten deu Jeremiasek, ezta konsola dagikeanik Birjiña, ez eta bere maite guzien artean.

Ez guri orrelakorik esan Jeremias: ezta izango Juduen artean, orreek dira etsai gogor ezagera bagekoak; baña eztala iñor ere Birjiña konsola dagikeanik are bere adiskide, bere aide, bere maite guzietatik, ex omnibus charis eius? Ezta sinistakizuna. Ezperen Aita Eternoa, arren zeuk ere konsolatzen eztezu zeure alaba maitea! ez, ez; berariaz laga deu eroria, ta egun guzian damuz ta miñez azpiratua, posuit me desolatum, tota die maerore confectam. Espiritu konsolagarria, arren zeuk ere ez, eztezu zeuk ere zeure ain biotzekoa dezun esposea konsolatzen? Oi eta miñaren portitza! berariaz ezkutatu zaka, ta urruti txitez iges egindio, longe factus est a me consolator. Edolarik konsolatuko al deu bere seme alboan deuanak: ez eta hori ere, aurki esango dedan bezala.

Nonbait ala bearko zenduen ama penatua, ez bestetan, ezpada uts utsik zeure negarretan arkitu gozagarri piskarenbat. Baña zer diot? Santu askok diotenez zeiñ ere dan piska gozagarri hori, ukatu zitzakan Birjiñari. Beste damuz ta miñez daudenak, negar egiteaz arintzen oi deue beren biotzetako pisu itogarria: baña Birjiñari kendu zitzakola, dioe, are atsegin txiki au, argan egia izan zedin, omniaflumina intrant in mare, et mare, non redundant, ibai guziak itsasoan sartzen dirala, ta itsasoak ezteuala gañez egiten. Birjiña santearen biotzean sartzen dira dolore, damu, atsekabe, miñ guzien ibayak: oi eta au miñez beterikako itsaso neurri bagea! egizu bada negar, ama santea, biotza zerbait ustutzeko, pisu itogarri hori arintzeko, zeure anima piskatxo bat bederik lasaitzeko: baña mare non redundant, eztie eman nai orrelako pozik. Edolarik geuk dagigun negar, geure ama santea gozatzeko: dagigun geure kulpa itsusiakgatik, zeñak Birjiñari ematen diauzten naibagerik andienak. Egizue negar, gizonak, ekusteaz andrarik eder preziatuena, alako miñez auno egiña. Egizue, emakumeak, beste emakume bat onela ikusteaz; bai aldakizue, zeuen guzien honragarria dala. Negar egizue, amak, onela ikusteaz amarik onena. Egizue, alargunak, munduan izandu dan alargunik tristeena ikusteaz. Egizue, justuak, padezitzen dakusutenean anima bat pekatuaren itzalik ere izan ezteuana. Egizue, pekatariak, ikusteaz zeuen ama, ta bitarteko izango dana. Dagidan nik ere negar, naizanean guzien artean aundiena, alako obligazioz, ainbeste egin diauztan ontasunez, ofenditu dedanean neure Jaungoikoa aiñ maiz, ta aiñ itsuski. Bay, ama santea, negar egin nai det, jakiñez, zerbait gozatuko dizudala bioz samindu hori. Isuri egizu neure begietara zeure itsaso orretatik negarrezko erreten bat, eragin dagion negar neure biotz oni, ta are odola salterazo dagion ugari.

Konsuelorik ez arkitze onek, beste guziak baño geiago, nere iritzian, minberaatu zeuan Birjiñaren biotza: argatik etzitzakan bestezaz kejatu bere semeari bere dolore guzien artean. Zer bada esango dit norbaitek? Ausaz Birjiña kejatu zan iñoiz ere passioko denporan? Etzan egondu isiltasunik itxien, ta aundienean? Egia da: Evanjelioak eztigu ezer esaten: baña beiñ irakurri neuan Eutimion ta Metafrasten gauza bat, arrezkero nere biotza txitez ukitzen didana. Dioe bada, ezen gurutze-ondoan zegoala Birjiña, ta hitzik egiten etzigola semeak, urrago joan ta assi zitzakala bere odola zerioten oiñ santuak muñegiten, eta esan zigola, quid haec sunt, o Domine Deus? Ioquere aliquid modicum, ad tuam matrem recreandam... quis mei curam geret ac defendet? Zer da au, nere Jauna ta Jaungoikoa? zer pena dira oek, nere semea? esan egidazu zerbait, hiztxo bat bederik, zeure ama gozatzeko ta konsolatzeko: nork nizaz kontu idukiko deu, eta zeu il ezkero, nork ni zaituko nau? Zer da hori, diot neuk ere, Birjiña santea? eskatu egiozu beste gauzarik; eta nai eztezunean, Juduak onda dagitzan, zergatik zeraden uso beazunik bagekoa, ta eztagokan zeure biotzari eskari gogorrik, eskatu egiozu edolarik atera zagitzala alako miñ, damu, dolore aundietatik. Baña hiztxo bat baizikan ez? Ez nai deu, ta ez eskatzen digo geiago, loquere aliquid modicum.

Egingo al digo bada alako seme batek eskari txiki hori. Adi dagigun zer eranzuten digon: mulier, ecce filius tuus, emakumea, orra zeure semea. Oi eta amaren errayak, alako eranzuera aditu zeueenak! o bone Jesu, errukiz ta deadarrez dio emen San Krisostomok, o Jesus ona, ezteu beste izenik, ez beste izengoitirik andre doloreetako orrek? hiztxo bat eskatu dizu, ta eranzuten diozu aiñ latz ta garratz? quid tam dure loqueris? alako amodioz, alako humildadez eskatzeak merezi ote deu tratamentu gogor hori? quid matrem tuam erubuisti, quae te tam dulciter nutrivit, tam dulciter laetavit? Andre hori da zeure ama, aiñ ondo azi zinduena, ain gozo bere bularrez bazkatu zinduena: zergatik bada deitzen eztiozu zeure ama?, ausaz lotsa zera alako amagandik jaio izateaz? Eztakit nola dedan hitz oek esateko biotzik: eztigot hizkunde oni jarraitu nai geiago. Etzion gaitzez ala hitzegin semeak amari, ezpada onez ta amodioz: zergatik ze amaren izenaz aunditu ta berrituko ziauzkan bere miñak, damuak, ta doloreak, ides facam esse arbitrer, dio santuak, ne materno nomina matri dolorem amplius excitauit.

Nork nizaz kontu idukiko deu? esan zion Birjiñak; eta eranzun zion semeak, ecce filius tuus, San Juani zegokala, ta argan geroi guzioi, orra non dezun zeure semea, zuzas kontu iduki ta zaituko zaituena. Usteko dezue, hitz oekin gozatu zala Birjiña zerbait? Ez bada, dio San Bernardok, bai mindu zeueen bi auko ezpata, batek baño geiago, an non tibi plusquam gladius sermo ille, ecce filius tuus? o nolako ordaña ematen zakan Birjiñari, dio santuak! Ematen zaka Zebedeoarena Jaungoiko baten semearen orde, mirabe bat mundu onen jabearen orde, gizon uts bat Jaungoiko egiazko baten orde, o commutationem! filius Zebedaei pro filio Dei, servus pro Domino, homo purus pro Deo vero traditur. Etzioen bada hitz oek konsuelorik eman Birjiñari, ez egiaki San Juanen aldetik, zeiña beti izan baitzan aren seruitzari ta seme leyal bat: baña bai geure aldetik; zeiñak geure pekataritasunean amatzat daukagula Birjiña, ain gitxi arzaz kontu idukiko genduan. Zein dira gitxi Birjiñaren doloreaz kontu egiten deueenak! Zein gitxi doloreen amagana beren jaiera deueenak! Zein gitxi hura triste ikusi ta tristatzen, hura damuturik ikusi ta damutzen diranak! Nork nizaz kontu egingo deu, zigon Birjiñak? ausaz egiten deue arako aek, ta aek, urte guztian beren gustuai darraiztenak, beren jostaetak aoan, gogoan, biotzean darabiltzatenak, ta urtean beiñ, ta hori ere ozta ozta, ostiral santuz edo, Birjiñaren doloreaz oroitzen diranak? Arako, onelako egunetan ere, Eleizara datoztenak, ez Birjiñari lagun egitera, ez aren miñak gozatzera, ez negarrez egotera, bai pekatu berriak egitera, bai Birjiñari bere doloreak aunditzera, bai ezpata hura bere biotzean barrunago sartzera beren gogoeta itsusi loiakin, beren geñu, siñu, begiratze lotsabageakin, beren hizketa lizun likitsakin? Zein dira oek, ta aek? Eztakit nik: eztakiola nai Jainkoari Eleiz onetan alakorik izatea.

Edolarik izango aldira beste asko, Birjiñaz kontu deuaenak, ta aurrenez nere iritzian bearko deue Kristoren Eskuelarrak, aren batzarre santu au konpontzen deueenak. Badakust gaurko ebanjelioan Birjiña gurutzearen ondoan, baña eztakust beste lagunik ezpada San Juan ta beste emakume bi. Etzigoen bada Kristori jarraitzen beste askok, ta aurrenez bere amabi Apostolu santuak? ala da egia. Non dabiltza bada, edo non ondatu dira? nola eztaude Birjiñarekin Gurutzearen ondoan? eta besteak lagun egingo ezpazigoen ere, zergatik egin bear eztigoe bere eskuelarrak, beretzat beregandu zituan amabi anay santuak? Non dabiltza? non ibilliko dira? batak saldu, ta besteak ukatu deu, ta gañerakoak joan zaizka iges, utzitzen deueela bakarrik bere etsaien artean. Oi eta zeiñ itsuski dirudien, bearrenak ta bearrenean utsegitea, Kristo gure Jauna aiñ erraz utzitzea, Birjiña largatzea ain bakar. Ez alda Azkoitiko Eskuela santa onetan orrelakorik ikusiko: ezta emen izango ez Kristo saltzen, ez ukatzen deuanik, ez Eskuelatik iges dabillenik, ez Birjiña bakar utzitzen deuanik. Apostoluak anarteraño etziran sendo fedean, ta etzan miresteko, gizon argal, erbal, bildurti batzuek utsegitea. Baña oraingo Kristoren eskuelarrak, aiñ sendo dirala fedean, ain zeruko indarrez, suz, argiz beteak daudela, onelako anayak utsegitea, eskuelara bage, etxean, jolasean, jokoan, lotan, eizean ibiltea, hori bai lizatekeala gauza itsusi, ta damugarri. Berriz ere esango lioke amak semeari, nork nizas kontu idukiko deu, nork zaituko nau ni? Bearrenak iges diazkit, nola etorriko zaizkit besteak? zeregandu dituzunak, eztira malmetitzen, ezteue nizaz kasorik egiten, ta zer kontu besteak egingo deue nizaz? ta orra non Eskuelako anayak ere gozatuko ez lekizkioen Birjiñari bere doloreak.

Ez nuke nai iñor ajola ta ardura bage onetan erori litekean; zergatik hori balanzaren beste aldean ifinten badegu, nere iritzian aiñ astun izango da, ta aiñ damugarri Birjiñarentzat, nola esan ditugun dolore guztiak. Baña bildur naiz eroriak daudela txitez asko. Eleiza ama santeak, dakusela Birjiña gurutzearen ondoan, itantzen deu, quis est homo, qui non fleret, Christi matrem si videret in tanto supplicio? Zein da gizona, balekus Kristoren ama alako penaz, negar egingo ez leukeana? ez lizateke gizona, bai abere, bai zenbor, bai arkaitzen bat. Baña Eleiza Santea, zeure kolkoan, zeure barrutian, emen Azkoitian, badira gizon ta emakume asko, ez errukirik, ez damurik, ez miñik, ez gitxien dan sentimendurik deueenak, Birjiña ikusiagatik doloreen geiegiaz gañez eginik. Zer digot, damurik ta errukirik ezteueenak? asko ta asko dira emen ajola ta ardura bageak, Birjiña ala ikusiaz, barrez, ta atsegiñez, ta pozik daudenak. Juduak izango dira orreek, deabruak, abere basotiarrak. Ez Eleiza santea, eztira Juduak, kristauak derizte: eztira demonioak, arenak bai: eztira abereak, bai aek baño latz gogorragoak.

Dabidek ta Israel guziak emango digu pruebarik onena. Kendu zigon bizia Joab kapitanak modu gaistoz Abner zeritzan bati: ta ara non bereala Israel guzian eleak ta beleak banatu ziran. Otsa banatu zan eriotz hura egin zala Errege Dabidek agindu ta berak nai zeuala. Eta zer egin zeuan gezur artatik bere burua ondo ateratzeagatik? Bein danik bein agindu zeuan mundu guziak urratu zegiela soñekoa, zeña oi zan orduan damurik aundienaren señalea, janzi zitezela zilizioz, eta zegitela negar Abnerren honretan, scindite vestimenta vestra, et accingimini saccis et plangite ante exequias Abner. Baña etzan hori asko adiña zebillen gezurra ta otsa desegiteko: ta argatik Erregeak berak lagundu ta jarraitu nai izandu zituen Abner zanaren katauak, edo illoea, rex Dauid sequebatur feretrum: ta obian gorputza sartzerakoan adiaka ta deadarrez asi ta negar aundiak egin zituan, cumque sepelissent Abner in Hebron, leuavit rex Dauid vocem suam et flevit supra tumulum Abner. Eta oen guzien ondoren zer ikusi ta suertatu zan? Eskritura santeak digona. Eriotz hura egin berrian jende guztiak sinistatu zeuan Erregeak agindu ta egin zala: baña ikusi zituanean Erregearen miñ, negar, ta beste damu aundi, ta egiazko baten señale aek, orduan konturatu zan jende guzia, ta ezagutu zeuan, etzeuala erregeak agindu alako gizonari bizia kentzea, tum demum cognovit omne vulgus, et Israel universus, quoniam non actum esset a Rege, ut occideretur Abner.

Bada, ene kristauak, zer juizio zuezaz egin aldagiket adiuntza onetan? Ikusten dezue Birjiña doloreen geiegiaz ozta bizi dala, zerren bere seme bakarrari bizia kendu dioen. Otsa banatu da munduan il deueela zuen pekatuakgatik, eztira oek edozeiñ moduzko esamesanak. Ala dioe zeruan aingeruen artean, ala dio[e] infernuan deabruen artean, ala dioe lurrean kristau guzien artean. Eta dalarik au egia, eztezue ardurarik artzen ta gezurra baliz bezala, pekatu eriozkoan ondaturik zaute: ez lengoakgatik negar, bai berriro beste asko egiten diarduzute. Eta zer da au ezpada adierazotzea atsegin dezuela Kristo gure Jauna illik ikustea? badiozue, ondo dagokala, il dedilla, naibadeu, ala nai dezuela, ta naiz eztanda dagiela, baita il ere dedilla dolorez, ta miñez Birjiña guziz santea. Bay bai, badira emen asko onezaz alegratzen diranak. Zergatik? zergatik eztan bere biotza dolorez urratzen, ta bere bularra golpez zatitzen deuanik, zergatik eztan negar egiten deuanik Kristo illik, ta Birjiña dolorez ikusiaren damuz, ta urrikimenduz. Ta possible ote da au esan dedilla egiaz, ta zeuen biotzak ikararik artu eztezaela? nai ote dezue ots deshonragarri au zuekgatik banatzea, ta zeuen kontura joan ditezen Kristoren eriotzea, ta bere amaren doloreak? ez arren, neure kristau onak, ez Kristoren odolagatik, ez Ama Birjiñaren doloreakgatik.

Arestian enzun dezue, orretarako zer egin beardezuten; autsi biotzak dolorez, bularrak golpez, begiak negarrez, scindite corda vestra, zerren eriotzea erakarri diozuten Birjiñaren seme preziatuari, Aita bezaiñ Jaungoiko dan gizon bati, gaitzik iñoiz ere ez, onik asko beti egiten dizuten Jaunari. Baña zenbat bider, zeiñ maiz, zeiñ itsuski, zein gauza txikiakgatik? oi eta non da geure lotsea? o geu Adanen ondorengoen artean esker gaistoko humeak! geure eskuan dago graziarekin batean Birjiñari bere doloreak gozatzea, ta ekartea bere atsegiñak, eta pozaldiak: jarrai dagiogun Kristori, Dabidek bezala, ojuka, ta negarka; artu dagiogun geren biotzetan betiko gorroto, ta etsaigo aundi bat pekatuari. Orrekin emendik aurrera ezta joango geure kontura Kristoren eriotzea, ta Birjiñaren doloreak: ezta len bezalako otsik geure kontra banatuko ez zeruan ta ez lurrean. Biz ala, o doloreen ama, egiñaz lotsa gera, pekatuaz damu degu; ta iguzu arren damu au biziago, ta andiago. Zeugana gatoz guziok, zeure amodioak gakartzi zeure oñetara: besteak artzen dituzu ondo, ez algaituzu geu botako zeugandik. Eztegu merezi zeure seme alaba izatea; baña ala ere nai oi dezu dei zagitzaten pekatarien ama. Gaizki bizitu gera, Jainkoa ofenditu degu, aren lege santea autsi degu maiz: geuk gurutzeratu degu zeure semea, geuk zauzkatzigu ain dolorez betea. Ala gaizki. Baña etzaude alperrik gurutzearen ondoan, zutik zaude, geuri laguntzeko, eta semearekiko geure bitarteko ona izateko. Barkaziozka nagoka emen dauden guzien partez, ta barkaziozka nagotzu: ukitu egidazu biotz au beraa dedin, ta samur dedin; bete egidazu pekatuaren gorrotoz, ta Jaungoikoaren amodioz. O Jesus Birjiñaren semea, esan egiozu berriro argaitzala bere semetzat: o Maria Jesusen ama, izan zaite berriz geure ama: izango gera zeure semeak, ez oraindaño bezala muker, gogor, lege bage ta aiñ esker gaistokoak, bai seme egiazko, amoltsu, fiñ, leyal, betikoak. Eztezu zer itandu geiago nork zaituko zaituen; geuk amodio aundiarekin, geuk asnase, indar, bizi guziarekin, emen diraugun artean graziaz, ta gero zeruan gloriaz. Ad quam nos perducat Deus.